Aprendizaje Basado En Problemas

Posted
Views | Favorited 0 Times
Filed under:

Comments (5)

Apr 05, 2011
Jabi Luengo said...
Aupa, Jokin:
Jakinaren gainean izango zera Ainhoa Ezeizak PBL jardunaldiak antolatzen ari dela datorren uztailarako: https://sites.google.com/site/jornadaspbl/

Ondo izan!

Apr 06, 2011
Jolaus said...
Aupa Jabi
Eskerrik asko iruzkinarengatik eta emandako estekarengatik. Gunea ezagutzen nuen baina ez nekien uztailerako jardunaldi batzuk antolatzeko asmoa zegoenik. Agendan apuntatuta geratzen da ;-)
DBH4ko ikasleekin teknologian egiten ari zaren globoen proiektua ere ezagutzen dut. Zer moduz? Ikasleek nola hartu dute PBL metodologia? Batxilergoan antzeko zerbait egitea gustatuko litzaidake baina ez daukat oso garbi nondik hasi.
Apr 06, 2011
Jabi Luengo said...
Kaixo, Jokin:
Izar Galaktik proiektua egoera nahiko berezi batean jaio zen. Tekno DBH4 ikasgaian oso ikasle gutxi dauzkat eta hori, hasteko abantaila handia da. Bestetik ikasleen "profilak" eta motibazioak oso desberdinak dira. Ikasturtea hasi zenean beste urteko "programarekin" hasi nintzen elktronikako praktikak egiten. 1. ebaluaketan porrotari adarrak ikusi nizkion eta metodologia aldatzea erabaki nuen.
Badakizu edo susmatuko dezu oso saltseroa naizela eta Interneten kataluniako ikastetxe batean proiektu hau egin zutela ikusi nuenean grabatuta gelditu zitzaidan.
Ikasleek oso ondo hartu zuten: beraientzat zerbait desberdina zen, berria. Nik erronka bezala planteatu nien. Hasieran ez zuten oso garbi ikusten, normala bestalde ez baitzuten medioa kontrolatzen, baina denbora pasa ahala eta pausu txikiak ematen zituzten ahala lortzeko aukerak zituztela konturatu ziren.
Garrantzi handia dauka ere urrats txiki horiek emateko errazak izatea. Gure kasuan gainera motibagarriak eta "errealak" ziren: Logotipoa sortu, bloga eraiki, beste proiektuetako bideoak ikusi, proiektua akotatu, materialak aukeratu, materialak erosi, probatu, kaxa diseinatu eta egin, jaurtiketarako lekua aukeratu, baimenak eskatu... Eta niretzat garrantzitsuena: proiektu erreala bat da, ez da bukatu ondoren kajoi batean gordetzeko, zabaltzeko baizik.
Eta ez dakit zein arrazoiagatik (askoren batuketa seguruenik) oso kutsakorra da: beste adinetako ikasle (beraien adinekoak zer esanik ez), irakasle eta guraso asko hurbildu zaizkigu galdezka proiektu detaileak, arazoak...
Ni oso burugabea naiz eta teoriak, programazioak eta horrelakoekin ez naiz oso ondo eramaten (Mikel eta zure arteko eztabaida, ez?) eta beti gauza bera egiteak aspertu egiten nau. Askotan entzuten degun "lehenengo urtean prestatu eta urtero berdina egiten dezue eta..." non dago?
Buuff, a ze txapa!!
Ondo izan, Jokin!
Apr 06, 2011
Jolaus said...
Kasuenla! Ez dakizu ze inbidia ematen didazun. Ni ere motibazioaren grial santuaren bila nabil aspalditik. Motibazioa niretzako, irakaslea motibatuta ez dagoenean zaila baita ikasleak gustura egotea. Eta motibazioa irakaskuntzaren jatorrietara bueltatzea da, prefabrikatutako curriculum erabilgaitzak alde batera utzi, eta ikasleengan zentratzea gure lana. Metodologia aktiboak erabiltzea da gakoa, izan PBL, ABL, Webquestak, Webgymkanak edo direnak. Garbi dago ikuspegi horretatik Mikelekin bat egiten dudala.
Baina zer gertatuko litzateke zuen eskolan adibidez, teknon egin duzunaren antzera, beste arloetan antzeko bidea hartzea erabakitzen badute? Mailako helburuak, arlokoak, etapakoak... alde batera utzi eta irakasle bakoitzak bere bidea egitea erabakitzen badu? Solapamenduak, inkoherentziak, dispertsioa, kontraesanak sor daitezke eta ikasleak noraezean ibiltzeko sentsazioa jaso dezakete. Horregatik uste dut beharrezkoa dela zentro bakoitza bere ICPa diseinatzea baina ez orain egiten dugun moduan, hautsa pilatzen uzten dugun totxo "infumable" horietako bat bezala. Zerbait operatiboa eta praktikoa izango da. Kontua da, marra hori non dagoen antzematea ez dela erraza.
Uste dut honetan ere Mikel ados dagoela (agian berak bigarren mailako zerbait bezala ikusten du), ez pentsa: artikuluari saltsa pixka bat emateko "morbo" pixka bat sartzea ondo zegoela pentsatu dut jajaja
Eskerrik asko emandako azalpenengatik Jabi. Batek bizi dituen esperientzia pertsonalak beste lankide batzuek ere bizi dituztela jakitea eta gauzak hobetu daitezkeela egiaztatzea oso motibagarria izaten da.
Apr 06, 2011
Jabi Luengo said...
Grial Santurik ba ote? Anjel Mari Peñagarikanon kafe-makinako kafeekin konformatzen naiz. Eta zuek ematen dizkidazuen animoekin baita ere.
Arrazoia dezu antolaketa pixka bat behar dela esatearekin, bai. Gehiago kezkatzen nau "memorizatu-azterketa egin" binomio amaigabean oinarritutako hezkuntza, bai.
Eguneroko bizipenetatik ikasten duguna programatzen al degu akaso?
Ateak ireki eta goazen kalera.

Aio!

Leave a comment...

visit tracker on tumblr