Valoramos a aquellos que incorporan un plus de implicación en los proyectos o en las organizaciones, de modo que sabemos que podemos contar con ellos para desplegar las soluciones.
via xaviermarcet.com
Desde mi punto de vista, habitualmente se confunde compromiso con "capacidad de esfuerzo" (punto 5 de la lista que aporta Xavier). Cuando alguien te comenta que valora enormemente tu compromiso con la organización en la que trabajas, normalmente está valorándote las horas que te pasas "produciendo" y si además lo haces de manera autónoma, sin que nadie te pida hacerlo, todavía eres más "valioso" para el grupo.
Ahora bien, eso de "orientarnos a la eficiencia", "fomentar entornos de honestidad", "aprender", "orientarnos a futuro"... todo eso, no cuenta. Esa parte del compromiso está de sobra para muchos porque pone en evidencia liderazgos y jerarquías. Y eso molesta y estorba.

Comments (5)
Uste dut gaur egungo zuzendaritza estiloetan bestelako konpromiso motak bilatzeko ahalegin bat antzematen dela, norberaren iniziatibatik sortutako konpromisoak, horretarako langileari merezi duen autonomia puntua emanez. Are gehiago oraindik, badago egindako lana errekonozitzeko konpromiso bat ere. Agian ez da zerbait orokorra izango oraindik (pertsonen baitan dago, garbi dago) baina uste dut alderdi horretatik aldaketak ematen ari direla.
Hori horrela izanda ere, pentsatzen dut zuzendaritza taldeek jarraitzen dutela konpromosioa produkzioarekin nahasten. Hitz lauetan esanda, "lzure lana egiten sartzen dituzun orduekin". Berdin dio, torlojuak egiten sartzen badituzu edo gurasoekin tutoretza bilerak egiten edo zure lanorduetan bukatzeko astirik eman ez dizun beste edozein zeregin burutzen izan den.
Baina zure konpromisoa erakundeak eskatzen dizun zeregin nagusia baina haratago badoa, ikasten jarraitzen baduzu, antolaketa eredu berriak aztertu eta martxan ipintzen badituzu, efikazia falta gainditzeko funtzionamendu eredu berriak proposatzen badituzu, erakundearen mesederako jarraibide edo aholkuak proposatzen badituzu... orduan zurea ez da konpromisoa. Zurea dituzunak baina ardura gehiago hartzea da, sudurra behar ez den lekuan sartzea.
Erakundearekiko zure konpromisoa ezin da honek exijitzen dizkizun zereginetatik baina haratago joan, nahiz eta lan horretan ardura horiek dituztenak baina "konpromiso" handiagoa erakutsi.
Dena den, nago "konpromisoa" esanaren esanaz eta entzunaren entzunaz ez ote den bilakatu denek esan baina inor gutxik definitzen asmatzen duen hitz edo kontzeptu horietakoa. "Zer den konpromisoa? Ez dakizu ala? Ba hori, konpromisoa..."
Leave a comment...