No es lo mismo comprometerse que involucrarse

Un cerdo y una gallina se encuentran en la calle. La gallina mira al cerdo y dice: "Hey, ¿por qué no abrimos un restaurante?" El cerdo mira a la gallina y le dice: "Buena idea, ¿cómo se llamaría el restaurante?" La gallina piensa un poco y contesta: "¿Por qué no lo llamamos "Huevos con jamón?" "Lo siento pero no", dice el cerdo, "Yo estaría comprometido pero tú solamente estarías involucrada".

Seguimos dándole vueltas al concepto de "compromiso" :))

Posted
Views | Favorited 0 Times
Filed under:

Comments (4)

Jan 13, 2010
Koro said...
Ya...

Pero estar involucrado puede ser muy comprometido...

... o puede que te involucres por compromiso...

A veces nos comportamos como verdaderos cerdos, otras nos sentimos gallinas...

Kuestioa da konpromisoa beharrezkoa dela, baina pertsona batek ezin du DENETARAKO konpromisoa hartu. Indarrak ere neurtu behar dira...

Eta, inbolukratuta gaudenean, berriz, askotan, ez dugu oilo horrek egin duen bezala ERABAKI, "deserie" etorri zaigu nonbait, eta nola edo hala, atera behar izan dugu horretatik, situazio konprometituan gaude eta konpromiso horretatik ahalik eta airosoen ateratzen saiatzen gara...

Nik urte berrirako konpromiso batzuk hartu ditut; ez noa zerrenda hemen jartzea, baina badut poliki-poliki betetzen saiatzeko asmoa... Hala ere, badakit nire asmoetan sartu ez den hainbat egoeratan inbolukratuta egongo naizela...

Nahiko nuke zerri bat ez izatea. Nahiko nuke oilo bat ez izatea.

Nahiko nuke pertsona izatea.

Hori zer ote da? Konpromisoa? Inbolukrazioa?

Jan 13, 2010
Jolaus said...
Joño, nire paranoia hauek interesik ez zutela pizten uste nuen eta hara non topatzen dudan zure iruzkintxoa. Eskerrik asko parte hartzeagatik Koro.

Zuk planteatzen duzun moduan uste dut desberdin ulertzen dugula "konpromiso" hitzaren atzean dagoena. Zuk planteatzen duzun moduan, hiztegietan aurki daitekeen definizioarekin bat egiten duzu. Zeregin bat burutzeko norberak bere buruari (edo agian, beste bati) ematen dion agindu bat bezala. Eta ziur aski horrela hartu behar da. Baina nik obligazio bat baino gehiago dela kontsideratu nahi dut eta emandako adibidean, horrelako zerbait antzeman daitekeela iruditzen zait. Oiloak, beretzat "preszindiblea" izan daitekeen zeozer ematen duen bezala, zerriak zerbait "gehiago" ematen du. "Gehiago" hori ez dakit nola defini daitekeen, ez dakit sentimendu bat den, konbentzimendu bat, sekula kontent ez egoteak dakarren ondorio bat, motibazio irrazional bat...

Zuk aurtengorako konpromiso batzuk hartu dituzula esan duzu. Nik, berriz, aurtengorako burutu nahi ditudan zereginen zerrenda bat egin dut. Alderdi horretatik nire lanbidearekin inbolukratuta edota inplikatuta nagoela esan daiteke. Baina hauek aurrera eramateko izango dudan konpromiso maila ezin dut orain ziurtatu; zeregin hauek betetze soilarekin ez dut uste ikastolarekiko dudan konpromisoa adierazten ari naizenik. Ez dakit, agian, konpromisoa ez den beste zerbaitetaz ari naiz.

Aspaldi honetan nire buruan bueltaka dabilen zerbait da kontu hau. Nola demontre kudeatzen da langileen konpromisoa erakunde batean? Nola transmititzen zaie langileei konpromiso hori? Beti pentsatu izan dut erakunde bateko kide baten konpromisoa ez dela diruarekin lortzen eta halere enpresa askotan ohitura hori dago. Nik uste dut horrek askok euren burua engainatzen dutela. Baliteke ordainsari gehigarri horrek inplikazio handiagoa ekartzea, horren ondorioz inplikazio maila bajua duenak zeregin gehiago hartzea bere gain (horrela exijituko zaio behintzat) baina diruak nekez ekarriko du beste "gehiago" hori.

Eta gure lanbidean? Ez dago ordain sari berezirik konprometitzen direnentzat ezta inplikazio maila desberdinak adierazten dituztenentzat. Leku gehienetan erabiltzen duten "pizgarri" hori ere ez badago gurean, nola demontre lortzen duzu izpiritu hori langileen artean piztea? Berriro diot, nola kudeatzen dugu konpromisoa, nola zabaltzen dugu "izpiritu" hori? Posiblea da konpromisoak bilatzea ala pertsonen baitan dagoen zerbait da eta, ondorioz, langile kopuruaren arabera konprometituen ratioa bat eta soilik bat izan daiteke? Gehiago oraindik, ez zaizu iruditzen konpromisoak denborarekin halako gainbehera bat izaten duela?

Nik sinistu nahiko nuke hori kudeatu daitekeen zerbait dela, ez dela "por inspiración divina" sortzen den zerbait. Ziur aski errezeta magikorik ez da izango baina zerrenda bat egin beharko banu, kontutan hartu beharreko atal batzuk identifikatzeko gai izango nintzatekeela iruditzen zait. Bat, agian, hauxe izan daiteke.

Jan 13, 2010
Jolaus said...
Katxiss, goiko iruzkinaren estekak desagertu dira. Azkeneko lerroan honi buruz ari nintzen.
Jan 13, 2010
Koro said...
Zer esanik ez izateak ez du interesik pizten ez duzula esan nahi, e?

Askotan ikusten dut neure burua zure paranoia hauetan "inbolukraturik" (goazen hiztegiko hitz horiez abusatzea, je, je!), baina ez dut beti punttuari jarraipena emango dion hitzik topatzen...

Gaur kottorra samar nago nonbait!

Bai, uste dut konpromisoak denborarekin halako gainbehera bat izaten duela... Begira SESB zahar hartan zenbat ilusio jarri zen, zenbat ideia berri, mundua aldatzeko grina... eta zenbat frustrazio etorri zen, zein pasibitate, ze gustu txar... Agian, konpromisoak kudeatzean izan zen errorea, agian konpromisoek kaduzidatea dute, agian... Ondo legoke errezeta magiko hori existituko balitz!

Gardentasuna eta opazidadea... Niri gardentasuna gustatzen zait; gainean dudan miopiak gauzak nahikoa difuminatuta ematen dizkit, un sí es no horietako bat, ... eta horretara ohitu naiz. El comportamiento gregario ese me da un punto oveja..., ez dakit, zerriak, oiloak eta, orain, ardiak... Granja osoa konpletatu dugu! Eta hortxe datorkigu Orwel y su rebelión. El comportamiento gregario komodogoa da rebelión hori baino..., baina, agian, ez dira aukera bakarrak. Agian, aukera asko daude:
-beeee
-comportamiento gregario
-acuerdo tácito
-con tal de que lo hagan otros está bien
-esan zer egin behar den eta egingo dut sin txistar ni cuestionar
-que no me vea nadie y así no tengo que hacer nada
-todo lo que hagan otros está mal
-basta que alguien diga que hay que hacer algo para no hacerlo
-ko ko ko kooooooooo
-rebelión
-kurrink kurrink
-puede que yo pueda hacerlo mejor y lo voy a intentar
-denon artean zerbait aberatsagoa atera dezakegu
-...

Beno... Ez ditut denak jarri eta ez daude ordenatuta ere. Gure gelan, gure enpresan, gure bikotean edo familian, gure alderdi politikoan, aukera guztiak ematen dira, zerriak, oiloak eta ardiak daude granja honetan eta bakoitzak bere gardentasun punttua dauka, klaro, eta bere opazidadea... Eta oso garden dagoena ere, bada ikusi nahi ez duena, edo ezin duena, edo...

Granja osoa gaude inbolukratuta eta bakoitzak hartzen du ahal duen konpromisoa. Garrantzitsua litzateke hori lortzea, baina oso zaila da kudeatzea. Inkluso neurtzea ere ia-ia ezinezkoa litzateke denok erregela diferentea jarriko baikenuke...

Nik balioa ematen diot zuk hartutako konpromisoari; uste duzu inork ez duela interesik izango, baina hementxe biltzen zoaz altxorra, agian zuretzat bakarrik, agian ezezagunentzat edo ingurukoentzat... La corriente de la vida que fluye por aquí eta errekaren ura bezala da, hartzeko aukera dago, edo ez... baina beharrezkoa da horrelako life streamak egotea gure granjan!

Voy a preparar unos huevos con jamón para cenar (je, je...). Un pa!

Leave a comment...

visit tracker on tumblr