Oktoberfest, 2009

Media_httpinapcachebostoncomuniversalsitegraphicsblogsbigpictureoktober090921o1620425403jpg_uchbrdmgtlecnub

Hace diez años tuve la oportunidad de visitar la Oktoberfest, aprovechando una invitación de unos amigos que tenemos en Schwabmünchen. Esperaba ver un montón de barracones donde repartían cerveza a todo el mundo. Me impresionó mucho cuando lo ví por primera vez. ¡Era tremendo y estaba repleto de atracciones, tiendas y todo tipo de chiringuitos! "¿Y la cerveza? ¿Donde coño se puede beber una cerveza aquí?" fue lo primero que me vino a la cabeza al ver aquello ;)

Posted
 

The Festival of San Fermin, 2009 - The Big Picture

Media_httpinapcachebostoncomuniversalsitegraphicsblogsbigpicturesanfermin0713s3219640973jpg_hezkiuwgeettmbr

Beste argazki sorta bikaina The Big Picture serie berri honetan datorrena. Argazki batzuen antzera, iruzkin gehienak oso gogorrak dira Sanferminetan zezenekin egiten den txikizioa salatzerakoan.

Posted
 

Zumaiatik Getarira txangoa

Egun ederra atzokoa. Zumaiako Santiago hondartzan izan ginen. Bainutxoa egin aurretik bueltatxo bat eman nuen Getariaraino. Hondartza ondotik irteten den porlanezko pista hartu eta berehala aldapa gogorra igo behar da. Baina lehen eragozpen hori gainditu ondoren, aurretik geratzen den bidea zoragarria da. Ederra dago inguru hori orain, mahastiak berde-berde daude une honetan eta tarteka-tarteka bidea lore politaz apaindua dago.

Ordekatik aurrera eginez, Donostiatik hasi eta ia Mutrikuraino, Gipuzkoako kostaldearen bista zoragarri ikus daiteke. Behin Meagas-eko gainara heldu ondoren, errepidetik beherantz egin beharko dugu tartetxo batean. Bihurgune batean, mahastien artean galtzen den pista bat hartu eta Getariako kanposantura helduko gara. Bertatik ezkerrera hartu eta Akarregi-Txiki eta Gaintzako txakolindegien ondotik, Askizuko auzora doan erromatar galtzada hartu beharko dugu. Bertatik Donejakueko bidea egiten ari ziren erromes askorekin topatu nintzen.

Bideak Askizuko auzora eramango gaitu zuzen-zuzenean. Bertako seroretxea pasa ondoren, ezkerrerantz egingo dugu, elizako plaza zeharkatuz. Egarria asetzeko iturri zoragarria dago bertan, ur txorrota ederra botatzen duena. Nekazalturismo-etxe baten ondotik pasatuko gara. Aurrera eginez, bueltatxoaren hasieran hartu dugun bidegurutzera helduko gara. Bertatik, hondartzara jaitsiko gara berriro ere.

Behin hondartzan, bainua egiteko unea. Fresko xamar zegoen ura atzo baina, lehenengo inpresioa gainditutakoan, gustura hartu nuen bainutxoa. Mokadutxo bat jan eta siestatxo bat.

Eguna amaitzeko Legorretako Bartzelona nekazalturismo-etxean afaldu genuen. Giro paregabea zegoen bertan. Egunen batean inguruan baldin bazabiltzate, bertatik pasatzea gomendatzen dizuet. Haragia bertakoa da eta benetan, goxoa prestatzen dute parrillan nahiz labean.

(download)

Posted
visit tracker on tumblr