«En la escuela tienen que aprender todos, no solo los alumnos»

En el caso de los docentes, admite que para que se extendiera el modelo que centrará las Jornadas Pedagógicas no sólo habría que «plantear qué perfil docente se quiere, sino hacer cambios organizativos y de condiciones de trabajo, porque el sistema educativo es una maquinaria muy pesada y difícil de cambiar que funciona con modelos organizativos arcaicos en los que, por ejemplo, el trabajo burocrático tiene un peso desmedido frente a otras tareas más propias de la profesión».

Bueno, ahora que Juan Manuel Escudero ha comentado esto en las Jornadas Pedágogicas, supongo que lo que algunos llevamos tiempo planteando empezará a tener sentido. A ver si Joaquín Gairín nos echa otro capote hoy y empezamos, después de estar tanto tiempo desconfiando de lo que algunos hemos propuesto desde dentro, a movernos.

Posted
 

Inteligentzia landu aurretik egin beharrekoak

4 urterekin lengoaian, arretan… zailtasunen bat duten haurrak identifikatzen dituzte Paz de Zigandako irakasleek, ondoren neurozientzietan doktore den Maria Lópezek ikus ditzan. Haurren burmuinaren garapenean espezialista da López espainiarra eta urtero etortzen da Atarrabiako ikastolara: 4 urte dituztenean ikusten ditu umeak, ikasturte hasieran; berak emandako aholku eta ariketekin hobekuntzarik egin al duten jakiteko itzultzen da ikasturte horren bukaeran; eta bilakaeraren emaitzak aztertzeko 5 urte dituztenean bueltatzen da. Guztira hiru bider, Lehen Hezkuntzarako jauzia egiterakoan, irakurketa eta idazketara, zailtasun txiki zena arazo larri bihur ez dadin. “Gure altxorra da Mariak oso ondo identifikatzen duela umeari zer gertatzen zaion, eta hori abiapuntua da arreta pertsonalizatua egiteko. Irakasleentzat abantaila handia da, askotan ez dakitelako zein den zehazki umeak duen arazoa, eta Mariak berehala argitzen du”, dio Iñaki Erroz ikastetxeko zuzendariak.

Hasteko, haurraren garapen fisiologikoa aztertzen du Lópezek; alegia, osasun arazorik duen. Begetazioek edo mukiek entzumen arazorik sortzen al dioten, arreta jartzen ez duen ikaslearen problema ez ote den azukre, txokolate, Coca-cola… gehiegi hartzen duela, hitz egiteko zailtasunaren errua arnas koordinazioak al duen…

Behin arazo fisiologikorik ez dagoela baieztatuz gero, arlo sentsoriala aztertzen du neurozientzietan doktoreak; hots, ea umea munduarekin ondo konektatuta dagoen ikusmen, entzumen eta ukimen eremuetan. Ikusmenean arazoren bat badu, ez du gustura margotuko; ez badu entzuten, deskonektatuta egongo da eta ez ditu irakaslearen arauak ulertuko; eta ukimen arazoak baditu, minarekiko hiposentikorra bada adibidez, kolpeak hartuko ditu konturatu ere egin gabe, traketsa izango da, dena ukitu nahiko du eta margotzeko edo idazteko arazoak izango ditu. Aurrerago ikusiko dugunez, kontua ez da ea ondo ikusten, entzuten, ukitzen duen, baizik ikusten, entzuten eta ukitzen duen hori garunak ondo prozesatzen eta barneratzen al duen.

Azken urratsa fisikoa litzateke; umearen psikomotrizitatea aztertzea. Baliabide egokiak ditu koordinaziorako, orekarako, gorputzaren jarrerarako, gorputza espazioan kokatzeko, begia eta eskua koordinatzeko?...

Posted
 

"Se prohíbe la palabra: Errepublikako Lizarrako Ikastola"

La historia de una escuela prohibida. En 1933, por iniciativa popular, se abre la escuela vasca de Estella. Más de cuarenta niños acuden durante tres años, hasta que una vez empezada la guerra los militares fascistas prohiben terminantemente todo lo relacionado con ella, queman sus objetos y represalian a los organizadores.

Posted
 

Ikastola mugimendua. Dabilen herria

"Ikastolak adibide dira gizarte-berrikuntzan, adibide paradigmatikoa", esan zuen. Hona eman zituen bost arrazoiak:

  1. Gizartean eta herritar jendearen artetik sortu direlako,
  2. Hezkuntzan, eskola-bizitzan eta gizartean ordura arte ez zegoen esanahi berri asmatua eransten diotelako euskarari,
  3. Egitura politikoak eta sozialak betetzen ez zituen gizarte-eskaera baten erantzun herritarra direlako,
  4. Hezkuntza-jardueran, gizarte-ekintzaren zioak, egitasmoak eta balioak planteatzen eta gautzatzen dituztelako,
  5. Eta, bereziki, guztiz berritzailea den heinean, publiko eta pribatuaren arteko bereizketaren aurrean hirugarren formula osatzen dutelako.

Posted
visit tracker on tumblr