Ezagutzen nautenek badakite jolaus, Jokin Lacalle Usabiaga (bio) izen-abizenen akronimoa dela. Duela bost urte nire nick-a horixe izango zela erabaki nuen eta gaurdaino.
Formazioz botikarioa eta ogibidez irakaslea eta IKT dinamizatzailea; a ze bitxo arraroa eginda nagoen! Une honetan Ordiziako Jakintza ikastolan ari naiz lanean.
Denbora, ilusio eta izerdi asko utzi ditut, azken bost urteotan, gure proiektu arrakastatsuena izan den IKTeroak izeneko blogan. Orain beste saltsa berri batzuetan murgilduta nabil.
Zertan ari naizen jakin nahi baduzu, nirekin harremanetan jar zaitezke posta bitartez.
The Jolaus Lifestream RSS feed
